Irati filmaren erreseina (B1)

1 de mar. de 2023 · 7m 30s
Irati filmaren erreseina (B1)
Descripción

Irati filmaren erreseina https://drive.google.com/file/d/1kYXOxrTArswd8a1iPzJiDp4oi6nkUU3O/view?usp=share_link [Trailerra entzuten da] Joan den ostiralean Irati filmaren euskarazko estreinaldian izan nintzen. Filmak liluratu egin ninduen. Filmari buruzko hainbat aipamen irakurri nituen, eta denak ziren positiboak....

mostra más
Irati filmaren erreseina
[Deskarga daitekeen podcastaren testu elebiduna]

[Trailerra entzuten da]

Joan den ostiralean Irati filmaren euskarazko estreinaldian izan nintzen. Filmak liluratu egin ninduen. Filmari buruzko hainbat aipamen irakurri nituen, eta denak ziren positiboak. Niri kosta egiten zait Europa iparraldeko mitologia zelta eta eskandinaviarrekin konektatzea, agian distantzia kulturalagatik. Nire ingurutik gertu daudenekin, berriz, gehiago identifikatzen naiz: kondaira arturikoak eta euskaldunak, adibidez.

Dirudienez, Paul Urquijo zuzendariak Mari jainkosaren, laminen, basojaunaren, magiaren eta sorginkeriaren istorioak irakurri zituen gaztetan. Ondoren, El ciclo de Irati eleberri grafikoa irakurri zuen, eta handik gidoia idatzi zuen Irati filma egiteko.

Paulek, ikus-entzunezko kultura handia eskuratu ondoren, eta bere aurreko filma, Errementari, egin ondoren, Irati egitea erabaki zuen. Bertan fantasiazko mundu bat aurkezten digu, testuinguru historiko erreal baina historian oso lauso batean: Orreagako gudua VIII. mendean, eta Eneko Aritzak sortutako lehen euskal erresuma. Filmak baditu gertakari bortitzak, naturaz gaindiko adierazpenak, izaki mitologikoak, ezinezko maitasuna eta betetzeko helburu bat. Gainera, soinu-banda musikalak oso ondo birsortzen du garaia, polita da.

Hau guztia edertasun handiko eszenatoki naturaletan garatzen da. Pertsonaiek indarra dute eta sinesgarriak dira. Kontatutako mundu mitikoaz gozatzen uzteko narrazioa eta deskribapena aurkitzen ditugu. Emaitza istorio sinesgarri eta entretenigarria da. Azkenean, mitologia errealitatearekin elkartzeko esaera zahar batekin tematzen da: Izena duen guztia existitzen da.
Adizu, Ainhoa. Zer iruditu zaizu filma?

Asko gustatu zait, Toni. Falta zitzaigun euskal epopeia bezalakoa da. Izaki mitologikoen artean heroiak daude. Eginkizun bat bete behar da. Maitasun eta fideltasun harremanak oso ondo kontatuta daude. Irudiak ederrak dira. Baina, bestalde, indarkeriazko sekuentziak desatseginak dira. Hizkuntzari buruz: pertsonaiek hitz egiten duten euskara oso polita eta ulergarria da. Gainera, oso ondo birsortzen du nola hitz egin zezaketen duela hamahiru mende. Zein film ikusgarria!

Bestalde, hizkuntzari buruz hitz egiten nahi dut, Ainhoak lehen aipatu duen bezala. Beldur nintzen ez ote nuen ezer ulertuko. Hala ere, filmak hizkuntza arduradun bat izan du, Gorka Lazkano. Hark hizkuntza erregistroa pertsonaia mota bakoitzera egokitu du, Nafarroako hizkerara, baita zortzigarren mendera ere.

Euskara ikasleak garenez, Gorka Lazkanori egin dioten irratiko elkarrizketaren zati bat sartuko dut. Bertan oso ondo azaltzen ditu pelikulan erabili dituzten hizkuntza-erregistroari buruzko ikerketak eta erabakiak.

[Gorka Lazkanorekin elkarrizketa]

Ikusten duzuenez, sinesgarritasuna eta ulermena eman behar zaizkio antzinako garai bateko hizkuntzari, batez ere testu idatzirik ez dagoenean. Niretzat, Gorkak lortu du.
Tira, bagoaz. Espero dut podcasta gustatu zaizuela. Azkenik, film hau laster ikustea gomendatzen dizuet, zalantzarik gabe. Asko gozatuko duzue. Laster arte.
mostra menos
Información
Autor Antoni de la Torre
Página web -
Etiquetas

Parece que no tienes ningún episodio activo

Echa un ojo al catálogo de Spreaker para descubrir nuevos contenidos.

Actual

Portada del podcast

Parece que no tienes ningún episodio en cola

Echa un ojo al catálogo de Spreaker para descubrir nuevos contenidos.

Siguiente

Portada del episodio Portada del episodio

Cuánto silencio hay aquí...

¡Es hora de descubrir nuevos episodios!

Descubre
Tu librería
Busca