Izaro, Leire, Katixa eta Eider (B2)
Descarga y escucha en cualquier lugar
Descarga tus episodios favoritos y disfrútalos, ¡dondequiera que estés! Regístrate o inicia sesión ahora para acceder a la escucha sin conexión.
Descripción
Izaro, Leire, Katixa eta Eider https://drive.google.com/file/d/1KZwGfGzNdo9msudkV82jEEiihObKvydH/view?usp=share_link Gaur bi mila eta hogeita hiruko martxoaren zortzia da. Azken urte honetan ezagutu ditudan lau emakumeri buruz hitz egin nahi dizuet: kantari bat eta...
mostra más[Deskarga daitekeen podcastaren testu elebiduna: HEMEN]
Gaur bi mila eta hogeita hiruko martxoaren zortzia da.
Azken urte honetan ezagutu ditudan lau emakumeri buruz hitz egin nahi dizuet: kantari bat eta hiru idazle euskaldun. Horiek guztiak sekulakoak dira bere eremuan, eta orain kontatuko dizuet zergatik. Minutu batzuk badituzu, jarraitu entzuten. Nire inpresioez gain, haien ahotsak entzungo dituzue, eta litekeena da zuek ere zuen kabuz ezagutu nahi izatea.
Has gaitezen.
(Izaroren abesti zatia)
Hau da Izaro Andrés Zelaiaren abesti arrakastatsua. Hizkuntza Eskolako euskara irakasleak klasean jarri digu eta lan bikaina iruditu zait. Duela urtebete Libre abestiaren bideoklipa estreinatu zuen, Limones en Invierno bere hirugarren diskoan sartutako abestietako bat, argitaratu zenetik kritika bikainak lortzen ari dena. Libre bortxaketaren kulturaren aurkako kantu feminista da.
Bideoan sorginen erreketa, Venus jainkosaren feminitatea eta emakumearen indarra aipatzen dira. Izaro erakusten du, kateatuta eta plastikoz estalita, abusuen biktima baten itomenaren sinbolo gisa. Gero, oihu iraultzaile bat egiten du ezpata batekin, beldurrak uxatzeko. Azkenean dantzan askatzen da.
[Izaroren abestia, minutu 1]
Bigarren emakumeak Leire Bilbao du izena. Haur eta gazteentzako liburuak idazten hasi zen. Helduentzat poesia argitaratzen du. Duela urtebete ezagutu nuen OCTUBRE Valentziako Kultur Etxean. Han aurkeztu zen Etxeko urak poema-liburuaren antologia elebiduna. Txundituta utzi ninduen bere olerkien irakurketa sutsuak eta gai zintzo urratzaileak. Entzun zuzenean grabatu nion poema hau: "Marru egiten dut".
[Leirek errezitatutako poema]
Zer kontatzen digu poema-liburu honek? «Horrek etxeko urak dauzka» esaten du Ondarroan etxetik edan duela adierazteko, eta etxeko izaera dakarrela. Amatasunaren lekutik idatzitako liburua da. Urak botaz hasten da, umearen eta amaren erditzearekin; gero, listua eta hizkuntza etortzen dira. Liburua ez dago idatzita amatasun idiliko batetik, ez da amatasunaren ukaziotik ere. Pozak eta minak daude, ama izatearen samurtasuna eta pisua, disidentea izateko nahia eta ordena soziala dihardu izatearen kontzientzia, dena alde batera botatzeko gogoa eta ama bera ulertzeko saiakera.
Hirugarren emakumea azken Durangoko Azokan ezagutu nuen. Katixa Agirre, idazlea eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea. Han aurkeztu zuen bere azken eleberria: Berriz Zentauro. Duela hilabete batzuk irakurri nuen. Esan behar dut asko gustatu zitzaidala bere proposamen narratiboa Paris futurista eta liluragarri batean.
Protagonistaren helburua Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza ikertzea da, Frantziako Iraultzaren erdian egon zen lehen feministatzat jotzen dena. Protagonistaren gorabeheren artean, interes sozialeko gaiak azaltzen dira, adibidez: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak, eta abar. Egia esan, antizipazio-eleberri honek, erritmo haustura batzuk gorabehera, liluratuko zaituzte.
Orain Katixaren ahotsa entzungo dugu bere ipuinaren pasarte bat irakurriz: Jaun eta Jabe.
[Katixaren irakurketa: Jaun eta Gabe]
Aurkeztuko dizuedan laugarren emakumeak Eider Rodriguez du izena. Duela egun batzuk Valentziara etorri zen bere lehen eleberria aurkeztera: Eraikuntzarako materiala. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Dagoeneko ibilbide luzea egin du saiakera eta narrazio laburren idazle gisa, eta horien artean Bihotz handiegia liburua nabarmentzen da, arrakasta handikoa. Katixak bezala, katalanez eta gaztelaniaz itzulita aurki dezakegu.
Bere eleberria amaitu berri dut, autofikzio generoan sartua, eta asko gustatu zait.
Eleberri honen idazkerak aita eta alaba protagonistaren inkomunikazioa salbatzen du, eta narratzaileak bere buruari esateko eta lotsa eta errua sentiarazten zion aita ausente hori ulertzen saiatzeko bitarteko bakarra bihurtzen da. Ulermen-prozesu horretan, aita alkoholikoa izatearen esperientzia indibiduala kolektibo bihurtzen da.
Eleberria, batzuetan egunkari baten itxurapean, material ezberdin eta sakabanatuz egina dago. Esperientziaren narrazioa termino kolektiboetan ulertzen du. Bereziki bi gauza gustatu zaizkit: lehena, pertsonaiaren introspekzio handia da; itxuraz sufrimendurik erakutsi gabe, badakigu gaizki pasatzen duela. Bigarrena, narratzaileak errealitatetik poesiara ematen dituen jauziak, zati oso eder batzuen bidez. Hara!, nobela hau gomendatzen dizuet, zalantzarik gabe.
Valentziako Ramon Llull liburu-dendan liburua aurkeztu aurretik, Eiderrek oso labur erantzun zidan galdera horiei buruz.
[Eiderrekin elkarrizketa]
Beno, lau emakume ahots entzun ditugu abesten eta idazten. Gehiago eta hobeto entzun eta irakurri egin behar dira, beren nahigabea kontatzen bait digute: gizarte patriarkala eta bizimodu alienatzailea.
Bere abestiek eta literaturak gizatiartu egiten gaituzte. Entzun eta irakur ditzagun.
Laster arte, entzuleok. Ondo pasa.
Información
Autor | Antoni de la Torre |
Organización | Antoni de la Torre |
Página web | - |
Etiquetas |
Copyright 2024 - Spreaker Inc. an iHeartMedia Company
Comentarios