Portada del podcast

XIBEROA KANTUZ LORATURIK

Loraldia

    Xiberoa kantuz loraturik podcast-a Loraldiaren produkzioa da. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Espainiako Kirol eta Kultura Ministeritzaren laguntzarekin sortu da. LORALDIA PRODUKZIOAKen proiektua da Xiberoa kantuz loraturik ikuskaria. Eta podcast honek...

    mostra más
    Xiberoa kantuz loraturik podcast-a Loraldiaren produkzioa da.
    Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Espainiako Kirol eta Kultura Ministeritzaren laguntzarekin sortu da.

    LORALDIA PRODUKZIOAKen proiektua da Xiberoa kantuz loraturik ikuskaria. Eta podcast honek emanaldian zehar entzungo diren abestien inguruan hitz egiten du.

    Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia izango da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu.

    ZUBEROAKO KANTU TRADIZIONALA IKUSPEGI GARAIKIDEZ BLAITURIK ESZENARATUKO DUEN SENTIKARIA KANTU BETE SENTIKARIA
    Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dituen ikuskaria. Ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du Zuberoak. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek. Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa.

    EMOZIO OLDAR IZUGARRIA
    Zuberoako kantuek gizakiaren izaeran dute iturri. Hemen kantu horiek kantatzeari ekiten dizkiotenek euren bizipenak berpiztea dute helburu. Emozio oldar izugarri bat. Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia izango da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu.

    Fitxa artistikoa
    Kantua: Maddi Oihenart
    Kantua: Ihitz Iriart
    Kantua eta perkusioa: Beñat Achiary
    Kantua eta perkusioa: Julen Achiary
    Txirula eta kantaria: Mixel Etxekopar
    Biola da gamba : Jordi Cassagne
    Elektroakustika: Pierre Vissler
    Argazkiak: Eliane Héguiapal
    Soinua: Didier Teillagorry
    Argiak: Mikel Perez
    Ekoizpen taldea LORALDIA KOOP. ELK. TXIKIA
    Zuzendaritza artistikoa: Imanol Agirre
    Ekoizpena: Aitor Narbaiza
    Komunikazioa: Amaia Ocerin
    Kudeaketa: Mikeldi Uribe-Etxebarria
    mostra menos
    Contactos
    Información

    Parece que no tienes ningún episodio activo

    Echa un ojo al catálogo de Spreaker para descubrir nuevos contenidos.

    Actual

    Portada del podcast

    Parece que no tienes ningún episodio en cola

    Echa un ojo al catálogo de Spreaker para descubrir nuevos contenidos.

    Siguiente

    Portada del episodio Portada del episodio

    Cuánto silencio hay aquí...

    ¡Es hora de descubrir nuevos episodios!

    Descubre
    Tu librería
    Busca